XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PATAGONIA`RA Itxasontzia Patagonia aldera abiatu da.Danak elkar agurtzen dute, bata bestearengandik gorde arteraño.
Martiñek, bera joan zan bezela dijoazen batzuk ikusten ditu, bazterrean zaintzalleekin, eta Kaxildari esaten dio: - Aizu: ni ere orrela joan nintzan.
- Apostu egingo nuke, oiek ere aruntz dijoazela.
- Al badut, oiekin itzegin eta an dauden nere lagun zarreri eskumuñak biali bear dizkiotet.
- Ixilik zaude orrelakorik esan gabe!.
- Utzi zaiezu oiei bakean!.
- Batzuek beñepein muturezur ederra daukate!.
- Arpegiak ez du ezer esan nai.
- Itxusi bat, iñor baño obea izan diteke.
- Bai; toki ederrera doaz, onak izateko.
Zuretzat danak onak dira.
Presondegian egon ziñanean, an oso lagun onak utzi omen zenituen, batzuk karteristak eta beste batzuk seguru aski eskuak odolez zikindutakoak; bañan zuretzako danak onak.